XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tolosa ILLETA.- Laguntasun asko bildurik egin diote gaur azken-obiratzeko jarraikuntza Laskibar-Lasa'tar Erramon zan jaun ospatsuari. Goyan bego.

GAIXORIK.- Elizakoak artuta oso gaixorik arkitzen da gaste on ta azkarra dan Azurza-Ozkoz'tar Jagoba.

Lenbailen ondo jartzea Jaunari dakiola.

¡GIZAJOA!.- Santa Agueda'ko ero-etxera eraman dute txit ezaguna zan Machaquito amerikanua.

GAIZKIÑAK.- Bart gabean norbaitzuk sutu zituzten Leaburu erriko Otazu baserrin bi zugaz meta belar ondoz pillatutakoak.

Baitare epurditik atera batzuk ta autsi besteak, piñu-landara zuatz gasteak.

BIDETXABAL BERRIA.- Laister ekingo diote lanean Tolosa-Ibarra'tik gora Leaburu errira egitia dijoazen bidetxabal edo camiño berriari.

Piper. Ilbeltza, 15.